XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

APOSTOLUEN EGIÑAK.

SARRERA.

1. Len be, ene Teofilo, Jesus'ek asieratik egin eta irakatsi ebanaz itz egin dot.

2. Berak aukeratutako Apostoluai Espiritu Santuaren bidez aginduak emonda, zeruan artu eben egunerarte Idazti au, Barri Ona amaitu zanetik asten da, Apostoluak eta batez be Pedro ta Paulo Deunak egin ebena azaldurik.

3. Bere nekaldi-ostean be, Bere burua bizirik argibide askoz erakutsi eutsen , berrogei egunez arei agertuz, ta Jaungoikoaren Erriaz areikaz jardunez.

JESU-KRISTO'REN ZERURA IGOKUNDEA.

4. Eta azkenez, areikaz baturik egoala, Jerusalem'dik ez urteteko agindu eutsen, Aitaren agintzaren zain egoteko baiño: Agintza au, esan eutsen, Nire agotik entzun dozue.

5. Izan be, Jon'ek uraz bateatu eban; (...).